Skip to Content

elikabilbo

​ elikabilbo.eus Kidekoop eta Ganekoop elikadura burujabetzaren eta kontsumo kritikoaren aldeko ekimenak babesten dituen tresna bat da, beste proiektu batzuei irekia.


​ Hona hemen proiektu bakoitzaren deskribapena, Kidekoop Kontsumitzaileen Elkarte gisa sortu zela eta Ganekoop Ekoizleen Elkarte gisa:

​KIDEKOOP

Bilbo zaharra eta inguruko auzoetan elikadura burujabetza bultzatzeko ekimena. Produktore zein kontsumitzaileen artean bidezko harremanak eraiki eta beste eredu sozio-ekonomiko baten apustua eginez.

​Bazkideon artean banatzen ditugun produktuen artean, modu ekologikoan ekoitziak, hurbilekoak, etikoak eta bidezko merkataritzakoak lehenesten dira. Jaten edo erabiltzen ditugun produktuetan transparentzia bermatuz.

Elkartean erabakiak modu horizontalean hartzen dira, elkarlana bultzatuz eta auzo sareak indartuz.

Proiektua ezagutzera etor zaitez! Gure lokala Urazurrutia 26 kalean dago.


Asteartea           19:00 – 21:00
​Asteazkena       10:00 – 14:00  eta  19:00-21:00
Osteguna          10:00 – 14:00  eta  19:00-21:00
​Ostirala            10:00 -14:00



​GANEKOOP


​Ganekoop Errekalde auzoan kontsumo arduratsua sustatu eta erraztu nahi duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da.


​Elikadura burujabetzaren bidean, tokiko produktuak, produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak kontsumitzearen aldeko apustua egiten du, hurbileko ekoizpen zein ekologikoak, pertsonen eskura jarriz.


​Kontsumitzaile eta Ekoizleen arteko harremana sustatzeko apustua egin du Ganekoop Elkarteak. Produktu hauek ekoizten dituzten ekoizleei prezio duinean ordainduz, naturaren zikloak errespetatuz, ekoizpen eta merkaturatze laburreko zein hurbileko zirkuituetatik datozen produktuak lehenetsiz.


​Horretarako, Errekaldeko Merkatuaren beheko solairuan, Ganekoop-eko lokala dago. Bertan, barazki ekologikoen eta sasoiko barazkien saskiak banatzen dira, gainera, elkarteako stock-ean ezinbestekoak diren era guztietako produktuak eros daitezke: zerealak, lekaleak, olioa, eztia, zukuak, kafea, garagardoa, ardoa, marmeladak, etab.


​Honez gain, astean behin produktu freskoen eskaerak egin ahal dira: fruta, arraultzak, esnekiak, haragia... Guzti hau, hurbiltasuna, iraunkortasuna eta bidezko merkataritzaren irizpideak jarraituz.


​Elkartera bazkidetu edo proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hurbildu zaitez Errekaldeko merkatuaren beheko solairuan dagoen Ganekoop lokalera (Asteazkenetan 18: 00etatik 20: 00etara) edo helbide honetara ere idatz dezakezu: ganekoop@gmail.com


​On egin!